ELKARTEAN osatzen dugun erakundeok elkarlanean aritzen gara ordezkatzen ditugun pertsonen herritartasun aktiboari buruzko eskubideak defendatzeko; horretarako, instituzioetan eragina duten jarduerak garatu, proposamenak egin eta diskriminazio edo injustizia sozialak ezagutzera ematen ditugu, Euskadin desgaitasuna duten pertsonen onurarako arlo hauetan aurrera egiteko: irisgarritasun unibertsalean, bizimodu independentean, partaidetzan, gizarteratzean eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean.
Izan ere, desgaitasuna duten pertsonentzako lortzen ditugun aurrerapenak baldintza eta aukera hobeak sortuko ditu euskal gizarte osoarentzako.
Nola egiten dugu
- Hirugarren Sektorean partaidetza aktiboa eta presentzia instituzionala barne hartzen dituen jarduera garatzen dugu, gure proposamenetan eskubideak eta berdintasuna kontuan hartuz.
- Diskriminazioa, injustizia soziala eta eskubideen urraketak agerian jarri eta salatu egiten ditugu.
- Sentsibilizazio eta eraldaketa sozialerako jarduerak burutzen ditugu.