Pertsona bakoitzaren beharrizanei erantzungo dien hezkuntza-eskaintza eta -ingurua izateko eskubidea.
HEZKUNTZA ESKAINTZA ETA INGURU erabat inklusibo eta irisgarriak IZATEKO ESKUBIDEA ikasketa-maila guztietan eta jarduera guztietan: eskolako eta eskolaz kanpoko jardueretan, jolastorduetan, ibilaldietan, jantoki-zerbitzuan, eskola-garraioan etab.
HORRETARAKO BEHARREZKOA DA baldintza eta neurri hauek bermatzea:
- Desgaitasuna duten ikasle guztiek beharrezkoak dituzten hezkuntza-laguntza eta -berrindartze guztiak eduki behar dituzte.
- Ikastetxe, gune eta gailu guztiak irisgarriak izan behar dira, pertsona guztiek, desberdintasunik gabe, erabili ahal izateko.
- Nortasunaren, gaitasunen eta ahalmenen garapena ahalik eta gehien bultzatu behar da, ikasleek etorkizunari buruz dituzten banakako beharrizanei eta itxaropenei erantzunez.
- Lan-garapenarekiko lotura bermatu behar da, desgaitasuna duten pertsonentzako prestakuntza-inguru ireki, inklusibo eta irisgarrietan.