Pertsona guztiek erabiltzeko moduko inguru, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzuak izateko eskubidea.
INGURU, PROZESU, ONDASUN, PRODUKTU ETA ZERBITZU GUZTIAK eta bai objektu, tresna, erreminta eta gailuak ere, pertsona guztientzat ulergarriak, erabilgarriak eta bideragarriak izateko ESKUBIDEA, segurtasun eta erosotasunez, eta ahalik eta modurik autonomo eta naturalenean.
HORRETARAKO BEHARREZKOA DA irisgarritasun unibertsala bermatzea eremu guztietan: eraikuntzan, espazio publikoetan, etxebizitzan, garraioan, osasunean, gizarte-zerbitzuetan, aisialdian, kulturan, kirolean, turismoan…::
- Lehentasuna eta bultzada kualitatiboa eman behar zaie irisgarritasun unibertsala sustatzeko politikei, beharrezkoak diren baliabide ekonomikoen zuzkidura barne hartuz.
- Irisgarritasunari buruzko araudia erabat eta benetan betetzen dela bermatu behar da, ez-betetzeak kontrolatzeko mekanismo zorrotzen bidez eta ez-betetzeengatik zigorrak ezarriz.
- Irisgarritasun unibertsala sustatzeko politika eta neurrien jarraipena eta ebaluazioa burutu behar da.
- Tartean dauden eragile guztiek (arkitektura, hirigintza, udal-teknikariak, erkidegoetako administrazioak, epaileak, fiskalak, unibertsitatea etab.) irisgarritasun unibertsalari buruzko gaitasun eta ezagutzak eskuratzea eta horiek garatzea sustatu behar da.
- Irisgarritasun unibertsalerako eta pertsona guztientzako diseinurako berrikuntza teknologikoak kontuan hartzea sustatu behar da.
- Genero-ikuspegia txertatu behar da irisgarritasun-politiketan (genero-ikuspegia kontuan hartzen duen hirigintza, garraio segurua...).