Lan-eremu ireki, inklusibo eta irisgarrian lan egiteko eskubidea.
Gainerako pertsonen baldintza berdinetan LAN EGITEKO ESKUBIDEA. Horrek bere baitan dakar askatasunez aukeratutako edo onartutako lanaren bidez bizimodua ateratzeko aukera izateko eskubidea, desgaitasuna duten pertsonentzako lan-merkatu eta lan-inguru ireki, inklusibo eta irisgarrian.
HORRETARAKO BEHARREZKOA DA baldintza eta neurri hauek bermatzea:
- Desgaitasuna duten pertsonen lana duin bihurtu eta euren laneko eskubide eta baldintzak bermatu behar dira, enplegu arrunterako duten eskubidearen alde eginez.
- Lanpostuen egokitzapena bultzatu behar da, eta baita eremu honetako berrikuntza teknologikoa ere, desgaitasuna duten pertsona guztiek enplegua eskuratzeko aukera izan dezaten.
- Desgaitasuna duten pertsonen autoenplegua eta ekintzailetza bultzatu behar dira.
- Desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa eskuratzea ziurtatu behar da, horretarako neurri positiboak ezarriz.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako lan-orientabidearen kudeaketa publikoa hedatu behar da, gainerako biztanleentzako bezala.
- Bereziki, desgaitasuna duten emakumeek enplegua eskuratu eta mantentzea ziurtatu behar da.
- Lanerako ezintasunak eragindako prestazio eta beste prestazio ekonomiko batzuen eta enpleguaren artean malgutasuna eta bateragarritasun-aukerak txertatu behar dira.