Arreta sanitario eta soziosanitario irisgarri eta kalitatezkoa izateko eskubidea.
Ahalik eta osasun-maila altuenaz gozatzeko ESKUBIDEA, desgaitasunak eragindako diskriminaziorik gabe, osasun-arreta egokia, onargarria, eskuragarria, kalitatezkoa eta ona eskuratzea bermatuz.
HORRETARAKO BEHARREZKOA DA baldintza eta neurri hauek bermatzea:
- Laguntza-produktu egoki eta behar bestekoak bermatu behar dira, etengabe beharren bilakaerara egokitzen direnak, eta baita aurrerapen teknologikoetara ere.
- “Gune soziosanitarioaren” garapena eta kronikotasun-egoeren arreta ziurtatu behar da.
- Irisgarritasun unibertsalerako baldintzak bermatu behar dira Osasun Sistemako osasun-zentro, ospitale eta gainerako guneetan. Bereziki, desgaitasuna duten emakumeei arreta eskaintzeko.