Desgaitasuna duten emakume eta neskatoentzako eskubide berdinak eta diskriminaziorik eza.
Gizonen eskubide berdinak izan eta gauzatzeko ESKUBIDEA, hainbat alderdiren elkarketak eraginda jasaten dituzten diskriminazio-modu anitzak gaindituz. Horretarako, zeharkako ikuspuntu bikoitz batetik landu behar da, genero-ikuspuntua desgaitasun-politiketan txertatuz eta desgaitasuna genero-politiketan txertatuz.
HORRETARAKO BEHARREZKOA DA baldintza eta neurri hauek bermatzea:
- Emakumeen ahalduntzea sustatu eta beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatu behar zaie, genero-rol eta estereotipoek eraginda bide zehatz bat hartzera derrigortu gabe.
- Komunitateko zerbitzu, baliabide eta espazio guztietarako sarbidea ziurtatu behar zaie, beren partaidetza bermatuz; batzuetan, gehiegizko babesak, zaintza-rolak eta irisgarritasun unibertsaleko oztopoek mugatu egiten baitute.
- Desgaitasuna duten emakumeen errealitate berezia eta beharrizanak kontuan hartu behar dira indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako prebentzioko, lagun-egiteko eta babesteko politiketan, kontuan hartuta jasan behar izaten dituzten era askotako indarkeria-motak eta erasotzaile anitzak.
- Desgaitasuna duten emakumeen dimentsio sexualaren era askotako alderdiak, zein ama izateko nahia (askatasunez hala aukeratzen dutenean) garatzea ukatzen duten estereotipoak apurtu behar dira.