Non, nola eta norekin bizi nahi dugun erabakitzeko eskubidea.
BIZIMODU INDEPENDENTEA NON, NOLA ETA NOREKIN BIZI NAHI DUGUN ERABAKITZEA DA, gainerako pertsonen aukera berdinekin, bizimodu-sistema jakin baten arabera bizitzera behartuak izan gabe, gizarte erabat inklusibo eta irisgarrian, beharrezko baliabide eta laguntza egokiak erabiliz, komunitatetik isolatuta edo bananduta egotea ekiditeko eta gure partaidetza aktiboa bermatzeko.
HORRETARAKO BEHARREZKOA DA baldintza hauek bermatzea:
- LAGUNTZA PERTSONALA BERMATU behar da, bizimodu independentea garatu eta komunitatean parte hartzeko behar besteko prestazio ekonomikoarekin.
- ETXEBIZITZA DUINA, EGOKIA ETA IRISGARRIA, beharrezkoak diren irisgarritasun-baldintzak dauzkan bizitokia eskuratu ahal izateko neurriak sustatuz.
- Eskaintza zabal eta anitza duten GIZARTE ZERBITZUAK, bizimodu independentea eta desistituzionalizazioaren garapena bultzatzera bideratuak.
- Etxean eta komunitatean parte hartzerakoan autonomia pertsonala izateko beharrezkoak diren LAGUNTZA PRODUKTUAK.
- BEHAR BESTEKO DIRU SARRERAK BERMATZEA, bizimodu duina garatzeko aukera izan dezagun, bizirauteko beharrezkoak diren gastuak eta bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean besteen baldintza berberetan parte hartzeak dakartzan gastuak ordaintzeko ahalmenaz, desgaitasunak dakarren gainkostua kontuan hartuta.