
ELKARTEANen, pertsona guztiak barne hartuko dituen gizarte bat lortzeko dihardugu lanean; gizarte irisgarria, justua, ekitatiboa, eta desberdintasunik gabe gure eskubideak gauzatzeko modukoa.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonek eskubide osoko herritar gisa, aukera-berdintasunerako duten eskubidea defendatzen dugu, gizarte inklusiboaren barruan.
Izan ere, desgaitasuna duten pertsonen inklusiorako lortzen ditugun aurrerapausoak euskal herritar guztien onurarako dira.
Gure Jarduera-eremuak
- BIZIMODU INDEPENDENTEANon, nola eta norekin bizi nahi dugun erabakitzeko eskubidea.
 
- ENPLEGUALan-eremu ireki, inklusibo eta irisgarrian lan egiteko eskubidea.
 
- HEZKUNTZAPertsona bakoitzaren beharrizanei erantzungo dien hezkuntza-eskaintza eta -ingurua izateko eskubidea.
 
- IRISGARRITASUNAPertsona guztiek erabiltzeko moduko inguru, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzuak izateko eskubidea.
 
- OSASUNAArreta sanitario eta soziosanitario irisgarri eta kalitatezkoa izateko eskubidea.
 
- EMAKUMEADesgaitasuna duten emakume eta neskatoentzako eskubide berdinak eta diskriminaziorik eza.
 

